Merkatu-ikerketa edo merkataritza-ikerketa merkatu bateko produktu, bezero, kontsumitzaile eta lehiakideei buruzko informazio bilketa eta ikerketa egiten duen arloa da, enpresak bere produktu eta zerbitzuak bezeroari modu egokienean eskaintzeari begira. Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatu, horiek garatu eta enpresaren plangintzako politikak eta programak erabakitzeko erabiltzen da. Bezeroen beharrak eta desirak ezagutu eta horiek bete ahal iztaeko inkesta da merkatu ikerketak erabiltzen duen tresna nagusietako bat, bestelako informazio estatistikoarekin batera, baina ekonomia, psikologia, antropologia eta soziologiako tresnak ere erabiltzen ditu, informazio hau estatistikaz prozesatu eta gero behar bezala interpretatzeko.[1]